XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Ferminek Litri salbatu zuen heriotik Orain bukatu den denboraldia, toreaketaren historiako odoltsuenetarikoa jo liteke.

Euskal Herri barruan ez zen halere apartekorik gertatu: zezenek bi aldiz bakarrik harrapatu zuten larriki toreroa.

Lehenengo harrapaketa Litrirena izan zen.

Bere lehen zezenak bularretik heldu zion eta hantxe eduki zuen aidean instant amaigabe batean.

Laguntzaileek eta ikusleek okerrena espero zuten, toreroa ez bait zen zutik egoteko gauza.

Baina San Fermin portatu zen eta heriotik salbatu Huelvako toreroa.

Bilbon ere izan zen harrapaketarik.

Orduan, Barakaldon jaiotako Pascual Mezquitak pasa zuen sustoa, abuztuaren 25ean.

Zezenak bernaren atzekaldean heldu zion, baina zulatu besterik egin ez zionez, bertan lanean segitzeko moduan geratu zen.

Adore haundia erakutsi zuen Mezquitak; faena bukatu arte ez bait zen plazatik mugitu.